Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

TIPITAKO

Kultur
Zugarramurdi / Sorginen leizea

2020/08/22

Nafarroako talde hau 2010ean sortu zen, asmotzat izanik flamenkoaren, rockaren eta estilo latinoen ukituen arteko estilo-nahasketa eszenaratzea eta artisten eta publikoaren arteko baterako dantza bat sortzea.

Lokal txikietan hasi ziren kontzertuak ematen, lagunen artean eta herriko festetan, eta, poliki-poliki, agertoki berriak lortzen hasi ziren, hala nola 360 Nafarroako Jaialdia, Foru Plaza bi aldiz Iruñeko sanferminetan eta Errioxako Actual Jaialdia.

Zenbait lehiaketa ere irabazi zituzten, Nafarroako Gazte Artisten Topaketa eta Errioxako Guerra de Bandas, besteak beste.

Beren ibilbidean zehar, artista ezagunekin partekatu dute agertokia: Chambao, Celtas Cortos, Gipsy Kings, Chiki Lora, Talko, Kase, etab.

Hiru lan argitaratu dituzte:

Maskaraquespalda (2012an argitaratutako maketa, Alakrania records-ekin)

Tipitako (2014an argitaratutako LPa,SÑNT records-ekin)

Sonido de Bolsillo (2017an argitaratutako LPa, SÑNT records-ekin eta Punta Paloma estudioarekin)

Tipitakok eskaintzen duen emanaldia energetikoa da eta, gehienetan, alaia, baina, batez ere, lotura zuzena eskaintzen du publikoarekin, kantetan parte harrarazten baitute.

Bilatzailea