Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ELKHOS AHOTS-TALDEA

Kultur
Pitillas / San Pedro eliza

2020/08/22

Elkhos ahots-taldea 2004an sortu zen, haren fundatzaile eta zuzendari Carlos Gorricho Otermin jaunaren eta musikari lotutako hainbaten ekimenez, helburu bakarra izanik: abesbatza-musika interpretatzea.

Gaur egun, 22 lagunek osatzen dute, eta horietako askok eskarmentu luzea dute abesbatzaren munduan. Talde sendoa sortzen dute, pasioz eta sentikortasun handiz abesten duen abesbatza. Kantatzean hunkiarazten du, eklektikoa da eta, batez ere, musikala.

Abesbatzak programa oso zabala eta bariatua du, eta obra profanoak zein sakratuak interpretatzen ditu, zenbait garai eta estilotakoak; gainera, euskal folkloreko obrak sortzeko eta harmonizatzeko lana ere egiten du. Horrela, lan-bide berriak ematea lortzen du, bai abesbatzarentzat, bai, oro har, panorama musikalerako. Horrez gain, mundu osoko konposatzaileei agintzen die lanak sortzeko; eta, hala, abesbatza-musikako errepertorio propioa eta gaur-gaurkoa dute.

Bere ibilbidean zehar, Elkhos ahots-taldeak zenbait erkidego autonomikotako (Galizia, Euskadi, Errioxa, Gaztela-Leon, Valentziako Erkidegoa) eta Ipar Euskal Herriko ziklo eta kontzertuetan hartu du parte. Belgikan eta Herbehereetan barna egin ditu birak, eta kritika bikainak jaso ditu bere emanaldietan.

Zenbait lehiaketatan hartu du parte eta Hirugarren saria jaso zuen Antonio José de Burgos XIII. Abesbatza Lehiaketa Nazionalean (2014).

2014ko abenduan ere, “Villa de Rojales” Sehaska- eta Gabon-kanten XXXVI. Lehiaketa Nazionalean hartu zuen parte, eta lehen saria lortu.

2016an, mundu guztiko abesbatzen artean hautatu zuten, eta kritika arrakastatsuak lortu zituen Torreviejako Polifonia eta Habaneren Nazioarteko Lehiaketan parte hartzean.

Atzerriko azken kontzertua Errusian eman zuten 2018an; San Petersburgoko Kaperako Glinka Aretoan abestea lorpen izugarria izan zen.

2019an, 10 kontzertu egin zituen, Nafarroan, Kantabrian, Valladoliden...

Nafarroako Abesbatzen Elkarteko kidea da.

Zuzendaria: Carlos Gorricho

Bilatzailea