Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

JAVIER RUIBAL

Kultur

Viana / San Pedroko hondakinak - Lizaso

2020ko abuztuaren 15a, larunbata - 12.00etan

El Puerto de Santa María, Cádiz, 1955eko maiatzaren 15a. 

Konposatzailea, gitarra-jotzailea, abeslaria, bere testuen egilea eta bere lanen moldatzailea. Haren musikan, flamenkoak, musika sefardiak, magrebtarrak, jazzak eta rockak egiten dute bat, besteak beste. 2007ko otsailaren 28an, Andaluziako Domina jaso zuen bere ibilbidearen aitorpen gisara. 

Prestakuntza heterodoxoa eta autodidakta izan du eta, haren konposizioetan, gaur egun urruti dauden baina garai batean hurbil izan ziren kulturen oihartzunak eta soinu-formulak biltzen ditu. Ez du kultuzko musika egiteko asmorik, baizik eta jazzaren eta rockaren elementu eta eraginak jasotzen dituen musika modernoa. Javier Ruibalek bere abestien testuak sortzen ditu, eta, horietan, espainiar poesiarekiko lotura argia hautematen da, bereziki 27ko belaunaldiko poetekin (Rafael Alberti eta Federico García Lorca) eta egungo beste zenbaitekin. 

1978an hasi zuen bere ibilbide profesionala eta kontzertu ugari eman ditu Espainian nahiz beste herrialde batzuetan. Bere lanaren berezitasunarengatik eta erabiltzen dituen forma askotarikoengatik, estilo desberdinetako kontzertuak ematera gonbidatu dute: jazz jaialdietan, world music... Horrez gain, zinemarako lan egin du, Pablo Carbonellen Atún chocolate filmean; Canal Sur-eko Ratones Coloraos telesailerako, eta Cádizeko Diputazioak argitaratutako zenbait ikus-entzunezko ekoizpenetarako (El mar de la libertadA galopar eta Algeciras-Tánger). Beste artista askorentzat ere egin ditu konposizioak, hala nola Martirio, Ana Belén, Javier Krahe, Mónica Molina eta Pasión Vega, eta beste hainbatekin batera abestu du: Pablo Milanés, Joaquín Sabina, Celtas Cortos, Carlos Cano, Martirio, Carmen París eta Joaquín Calderón. "La Reina de África" edo "Pensión Triana” dira Javier Ruibalek beren konposizioetan egiten duen estilo-nahasketaren adibide. 

Bilatzailea