Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

SUAKAI

Kultur
Otsagabia / Plaza

2020/08/07

On the Rocks ikuskizunaren musika. Kontzerturako bertsioan, rockaren abesti ospetsuenak, balada sakonenak eta bertsiorik pertsonalenak entzun ahal izanen dira. Azken urteotako abesti arrakastatsuenak inoiz ikusi ez den talde baten eskutik; amesten eta oroitzen lagunduko digu. Ahots izugarri batez gozatu ahal izanen dugu, biolinaren eta txeloaren xuxurlaz, gitarraren harmoniaz... Hori dena bateriak eta baxuak sustengatuta. 

 Baina... Zer aditu behar dugu?


Honako hauen zaleentzako kontzertu perfektua da: nazioarteko rocka, soula eta jazza. Askotariko estiloak biltzen ditu, hala nola Sting, U2, Alicia Keys eta Zenet. Ikuskizunerako prestatu diren bertsioak oso bitxiak eta bereziak dira; kontuan hartuta horiek jotzen dituen aparteko taldea, unerik sutsuenak, baita goxoenak ere bizi ahal izanen dira kontzertu berean.

Bilatzailea