Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

KIMERA

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava. Erriberriko jauregia. - Erriberri

2020ko uztailaren 30a, osteguna - 22.00etan

LA BANDA TEATRO-CIRCO

Zuzendaritza: Joserra Martínez

Charles Chaplinek esaten zuen, gertutik begiratuta, bizitza tragedia bat dela, baina urrutitik ikusita, komedia bat dirudiela.

Karga-kaia. Bizimodu hobe baten bila lan egiten duten, pasatzen diren edo iristen diren pertsonak. Kimerak egungo gizarteari begirada bat planteatzen digu, pertsonak handi egiten dituzten gauza txiki horien hauskortasuna erakutsi nahi digu.

Hainbeste jende leku ezezagun, babesgabe, harremanik gabeko batera bidaiatzeko dena uztera mugitzen duen arrazoian pentsatzera gonbidatzen gaitu, etorkizuna, nahiz eta oso zalantzazkoa edo oso iluna izan, jatorrizko lekuan baino itxaropentsuagoa omen delako beti.

Ikuskizun dibertigarri eta hunkigarri honetan begirada, gorputza, trebetasuna eta unibertso berezi eta zirraragarri bat eraikitzeko gaitasuna uztartzen dira. Linh jaunaren bilobaren birsorkuntza askea zirkuaren hizkuntzan.

Kimera: "Errealtzat edo posibletzat jotzen den ilusioa".

Bilatzailea