Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LA CELESTINA

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava. Erriberriko jauregia. - Erriberri

2020ko uztailaren 26a, igandea - 22.30etan

Fernando de Rojas 

Moldaketa eta zuzendaritza: Jaume Policarpo

BAMBALINA TEATRE PRACTICABLE

"Mundua ausartena da", hausnartzen du Policarpok, gauzatze zaileko lanez interesatzeko joera baitu. Bere ustez, maneiatzen dituen txotxongiloek zerikusia dute. Ez zuen horrela gogoratzen obra hura, hain trinko eta korapilatsua, bere sotiltasun filosofikoarekin, bere bizitasun intelektualarekin. Ez zekien denak, funtsean, berdin jarraitzen duenik bostehun urte geroago.

Bambalina valentziar eszenan 1981ean agertu eta bere begirada txotxongiloen antzerkira zuzendu du. Konpainia beti nabarmendu izan da txotxongiloen kodea diziplinarteko munduetara zabaltzeko borondateagatik, eta proposamenak aurkeztu izan ditu dramaturgia bizi batekin, beste arte bisualekin ahaidetuta.

Muntaia honek gure literaturaren funtsezko lanetako baten balioak egungo publikoaren sentsibilitatera hurbildu nahi ditu, eta Premis de les Arts Escèniques Valencianes 2018an eman zirenean lau sari jaso zituen.

 

Bilatzailea