es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EDITH PIAF TRÍO

Kultur
Martzilla / Gazteluko patioa

2020/07/25

Kalima abeslari polifazetiko eta moldakorra da eta 948 Merkatuan (Nafarroako lehenbiziko Arteen Azoka) hartu zuen parte ezusteko artista gisa; han aurkeztu zuen bere lehen diskoa, Miscelánea. Edith Piaf Hirukotearen ahotsa ere bada. Ysi Kalima haizea da: besarkatzen eta emozioz betetzen gaituen ahots bat. Goratu egiten gaitu eta ametsen munduetara garraiatu. Ysi Kalima lurra da: bere ahotsarekin pizten gaituen erritmoa eta indarra. “...honako gaitasun hauek ditu: aditzen duena emozio-dimentsio batera eramaten du, alegia, noizbait ere musikarekiko pasioa sentitu duten horien bizitzan barnako bidaia batera; ...emozio-uholde bat transmititzeko gai da bere ahots goxo eta indarrez beteari esker; bere arima zahar eta mestizoarekin konektatzen duen estilo pertsonal eta besterenezin baten oinordekoa da. Ezinezkoa da bizitasun-uholde horri ihes egitea. Haren argiak energia igortzen du eta haren ahotsa emozioen mailakatze bat eragiteko gai den iman bat da”. Zuzeneko oso zaindua denez eta errepertorioa kontu handiz hautatua duenez, publikoa harrapatu egiten du eta esperientzia musikal eta emozional bizi batean murgilarazten du. 

Gaur egun, RANDOM THINKING proiektu berriak lantzen ari da, eta horien artean azpimarragarriak dira beren hurrengo diskoa eta zinemarako egindako lanak. Espainian barnako kontzertu askotan sarrerak agortu eta gero (besteak beste, Madrilgo Clamores aretoan eta Sevillako Real Alcázar-en), RANDOM THINKING taldeak Martzillako gazteluan joko du uztailaren 25ean (larunbata), Nafarroako Gobernuko Kultur Programaren barruan. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da egun musikaren alorrean dugun etorkizun handieneko 

Bilatzailea