es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LAZY DAISY BAND

Kultur
Lodosa / 22:00 / Espainia plaza - Pasealekua

2020/07/24

Lazy Daisy Band taldeak Ipar Amerikako sustrai-musikaren soinu askotarikoak lantzen ditu.

Taldea 2014an jaio zen McGregor & The Rustlers izenaren pean, eta country eta bluegrass musikaren klasikoen errepertorioa jotzen hasi zen.

2015ean, bi single eta bi bideoklip (“Worn out shoes” eta “Workin’Man Blues”) grabatu zituzten.

 Gaur egun, country-rock-era eboluzionatu dute, baina beti eutsi diete blues, folk eta rockabillyaren ukituei; Napar-Country izenarekin bataiatu dute estilo hori. Gaur den egunean, country-rock soinurako joera hartu dute.

Egun, Lazy Daisy Band kantu propioez osatutako lehen diskoaren aurrekoizpen-lanetan ari da. 

Lazy Daisy Band honako hauek osatzen dute:
Axel McGregor (Ahotsa, banjoa eta gitarra)
Fafu Charger (Gitarra)
Al Butcher (Kontrabaxua)
Pi O’Lee (Batera)
Mike Richman (Gitarra)

Bilatzailea