Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MÁXIMA ESTRELLA

Erriberiko Antzerki Jaialdia

Tafallako Kulturgunea - Tafalla

2020ko uztailaren 24a, ostirala - 20.00etan

LORE MORE

Zuzendaritza: Mikele Urroz Zabalza

Bohemiako argiak eratzen duen unibertsoari begirada garaikide baten aurrean gaude. Lore Morek Valle-Inclánek deskribatutako pertsonaien izena eta arketipoa mantentzen eta orainaldira ekartzen ditu, bizitzea egokitu zaigun garaiaren erretratu bat margotzeko, esperpentotik eta bufoikeriatik: garai bidegabe eta ustel bat, non heroiak galduta jarraitzen duten Katuaren Kalezuloan.

Horrela, 2020an Max Estrella Máxima Estrella izango da, goitik behera etorritako musika artista. Máximak ospe artistikoari uko egiten dio karaokean aritzeko (bere ustez, arte herrikoiaren adierazlerik handiena, non edozein izan daitekeen izar bat, abesti batek irauten duen bitartean). Edozein hiri –edo bat ere ez– izan daitekeenaren zehar egingo duen bidaian topo egingo du munduaren ispilu ahurraren parean eta gordintasun osoz jarriko duten pertsonaiekin eta errealitateekin.

Zertarako abestu?

Bilatzailea