Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

CATÁSTROFE

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava. Erriberriko jauregia. - Oloritz

2020ko uztailaren 21a, asteartea - 22.00etan

Antonio Rojanoren dramaturgiarekin egindako talde-sorkuntza. 

LA CAJA FLOTANTE

Zuzendaritza: Iñigo Rodríguez-Claro

Lau aktorek hitz egiten digute oraindik egin dezaketen leku bakarretik: fikzioak zeharkatutako ni baten biluztasunetik.

Eskuzabaltasunez, beren balizko biografiak partekatzen dituzte –beren buruaren negatiboak bailitzan–, izan ez diren eta izango ez diren emakumeen eta gizonen bizitzak. Ion, Irene, José Juan eta Mikele halabeharraren baitan bizi dira eta euren esperientzia hondamendian amaitzen den joko gaizto baten eskuetan uzten dute.

Drama gure aurrean apurtzen da eta amildegi batetik bestera doa, erorketa librean, bere pertsonaien amets zapuztuak bezala. Memoria, zeharkatu beharko dugun azken basamortua bezala. Edo, oraindik, asmatu beharko duguna.

Inoiz inor itzultzen ez den amaiera horri aurrez aurre begiratzen dion abentura suizida.

Bilatzailea