Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ESTA DIVINA PRISIÓN

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava. Erriberriko jauregia. - Erriberri

2020ko ekainaren 24a, asteazkena - 22.00etan

Raúl Losánez, XVI. mendetik XIX. mendera bitarteko olerkietan oinarrituta

MB Y MB

Zuzendaritza: Ana Contreras

Santa Teresa de Jesusen, San Juan de la Cruzen edo Jorge Manriqueren olerkiak datoz agertokira bata bestearen atzetik, Tirso de Molinaren, Sor Isabel de Jesusen edo Gustavo Adolfo Bécquerren bertsoetatik pasatuz. Guztiak mistikaren eta bizitzaren zentzuaren gaiaren ingurukoak dira, garai klasikotik hasi eta modernismoraino, XV. mendetik XX. mendearen hasierarainoko poeta espainiarren hautaketa zabal baten testuekin, non esanezina azaltzen saiatzeko maitasunaren hizkuntza erabili duten.

Poesia mistikoko errezitaldi arin eta hunkigarri honetan soinuak, argiak eta sinboloek zirrikitu bat irekitzen digute lipar hori harrapatzeko, non edertasunak, errebelazioak eta estasiak, ulermenak, gozamenak eta askatasunak, erradikalak denak, bat egiten duten.

Bilatzailea