Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LA ESTRELLA DE SEVILLA

Erriberiko Antzerki Jaialdia

La Cava. Erriberriko jauregia. - Erriberri

2020ko uztailaren 18a, larunbata - 22.00etan

Lope de Vega

Moldaketa eta zuzendaritza: Alfonso Zurro

TEATRO CLÁSICO DE SEVILLA 

Lope de Vegaren La Estrella de Sevilla Urrezko Mendeko antzerkiaren erreferentziazko tragedietako bat da. Sevillan jazotako ustezko gertakari historiko batzuk kontatzen dituen erabateko pieza baten aurrean gaude.

XIII. mendean gaude. Antso Zangarra erregea hiri honetara iristen da lehen aldiz eta Estrella Taveraren edertasunak liluratuta geratzen da. Hura desiratzen du, eta bere helburu bakarra lehenbailehen bereganatzea da, behar den edonor zapalduz.

Obrak ez du erregearekiko jarrera kritikoa ezkutatzen, ez azpiihesetan, ez barrokismoetan. Zuzena da, argia, anbiguotasunik gabekoa. Planteamendu berri bat aurkitzen dugu, non Erdi Aroko erabateko boterearen aurrean hiritarraren kontzepzio modernoa agertzen den. Menekoak beren eskubideak eskatzen hasten dira beren monarken arbitrariotasun gupidagabeen aurrean.

Ikuskizun hau, Espainiako Titulartasun Publikoko Antzoki, Auditorio, Zirkuitu eta Jaialdien Sareak gomendatua, 2015ean bi ADE sari irabazi zituen, Andaluziako SGAE Antzerkiaren beste lau, Escenarios bost sari eta Max sarietarako bi izendapen eskuratu zituen. 

INFORMAZIO GEHIAGO ETA SARRERAK

Bilatzailea