es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

948 Merkatua

948 Merkatua, nafarroako arreen merkatua
Iruña

2019/11/20 - 2019/11/23

NAFARROAKO ARTEEN MERKATUA ETA PROFESIONALEN TOPAGUNEA

948 Merkatuaren hirugarren edizioa berrituta dator, aldaketak baitakartza definizio artistiko eta profesionalean, hitzordua erakargarriagoa, irekiagoa eta abegikorragoa izan dadin.

Edizio honetan, 948 PRO programazioaren egitura (hitzaldiak, tailerrak, networking-eremua...)  mantenduko du 948 Merkatuak goizetan, Baluarten, eta 948 ART programazioarena (erakustaldi artistikoak) arratsaldeetan, Iruñeko hainbat espaziotan.

DIZIPLINARTEKOTASUNAREN ALDEKO APUSTUA

Merkatu eta diziplinarteko foro gisa sendotu nahi du 948 Merkatuak, sormen- eta arte-diziplina guztiak barne sartuta.

948 Merkatuaren hirugarren edizioa sorkuntza hibridoaren eta diziplinarteko edukien aldeko apustua da, ulertzen baita arte-sorkuntza garaikidea diziplinarteko elkarrizketan oinarritzen dela, sormen- eta kultura-berrikuntza interesgarrienak sortuta horrela.

Hemen programa osoa

Bilatzailea