es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Romanescak, foliak eta sonatak: Europara begira

Organo Musika Nafarroan
Cascante

2019/10/26 | 18.00etan

La Tempestad (Silvia Márquez Chulilla, organoa; Antonio Clares, viola da braccio) taldearen "Romanescak, foliak eta sonatak: Europara begira" kontzertua Organo Musica Nafarroan programaren barruan.

Data: urriak 26, larunbata

Ordutegia: 18:00etan eta 18:30etan

Lekua: La Victoria, Cascante


Gutxitan entzuten den viola da braccio instrumentua lagun, Iberiar Penintsulako musikak leiho bat irekitzen dio gure mugetatik haratagoko musikariengan eta gorteetan eragin zuen lilurari: dantza herrikoietatik sonata formara, Espainia eta Portugaletik Italia eta Prusiarekiko loturetara.

Egitaraua
ROMANESCAK, FOLIAK ETA SONATAK: EUROPARA BEGIRA
La Tempestad (Silvia Márquez Chulilla, organoa; Antonio Clares, viola da braccio)

Diego Ortiz (1510-1570)
Dos recercadas sobre La Romanesca 2’
(Tratado de Glosas,Erroma 1553)


Michelangelo Rossi (1602-1656)
Partite sopra la Romanesca 2’30’’


Diego Ortiz (1510-1570)
Dos recercadas sobre La Folía 2’
(Tratado de Glosas,Erroma 1553)


Alessandro Scarlatti (1660-1725)
Variazioni sulla Follia di Spagna 6’50"

Johann Sebastian Bach (1685-1750)
Sonata Sol minorrean, BWV 1029, viola da gamba eta teklarako 14’00’’
Vivace / Adagio / Allegro


Domenico Scarlatti (1685-1757)
Essercizi Musicali (1738) lanetik hautapenak 3’30’’
K. 17 Sonata Fa maiorrean
K. 18 Sonata Re minorrean

Luigi Boccherini (1743-1805)
Sonata Do minorrean biola eta baxuarentzat, G. 18 11’
Moderato / Largo / Minuetto


Carl Philipp Emanuel Bach (1714-1788)
Sonata Sol minorrean biola eta klabezin obligatuarentzat, Wq. 88(1759) 18’
Allegro moderato / Larghetto / Allegro assai


La Tempestad

Moldaerrazak eta gogotsuak, bi interprete hauek kontzertu asko ematen dituzte. Antonio Clares ohiko kidea da interpretazio historizista egiten duten orkestra eta ganbera-taldeetan; Frans Bruggen-en XVIII. Mendeko Orkestrako kidea da, bai eta LaTempestad taldekoa ere, eta 1998tik biola irakaslea daMurtziako Musika Kontserbatorioan. Zaragozan jaioa, SilviaMárquez espezializatu zen teklatu historikoetan (klabezina, organoa, pianofortea) irakasle J. L. González Uriol zuela, eta ondoren Amsterdameko eta Hagako kontserbatorioetan ikasi zuen. La Tempestad taldeko zuzendaria da eta klabezin katedraduna Madrileko Musikako Goi Mailako Errege Kontserbatorioan.


 

Bilatzailea