es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Munduko labirintua eta bihotzeko paradisua

Organo Musika Nafarroan
Leire

2019/10/19 | 17.30etan

"Munduko labirintua eta bihotzeko paradisua" organo eta errezitatzailearentzat prestatutako kontzertua Organo Musika Nafarroan programaren barruan.

Lucie Záková, organoa eta Marina Aoiz, errezitatzailea.

Data: urriak 19, larunbata

Ordutegia: 17:30etan

Lekua: San Salbatore, Leire


Ahotsa, argia... eta musika. Hiru hitz horietan laburbil daiteke musika obra honek eragiten duen esperientzia estetikoa. «Munduko labirintua eta bihotzeko paradisua» obran, organo pasarteak tartekatzen dira Jan Comenius filosofo txekiarraren XVII. mendeko izen bereko literatur laneko testu errezitatuekin, batzuetan organo pasarteei segida emanez, besteetan aldiberean. Erromesaren istorioak Petr Ebenek organorako maisutasunez konposatutako musikaz lagunduta datoz.  Leireko monasterioan interpretatuko den obra hau Lucie Zákováren eskutik estreinatu zen Frantzian, 2009an, Espainian 2013an, Madrilgo Zentro Txekiarraren laguntzarekin, eta Japonian aurtengo urtarrilean.  Erabateko eszenaratzea, monasterioaren inguru paregabea lagun, eta inor hotz utziko ez duen barne bidaia bat. 


Petr Eben, organoari dagokionez, musika txekiarraren ikurra da. Kontzertu-emailea, irakaslea, konpositorea eta miretsitako inprobisatzailea, jakin zuen iraganeko altxorretan topatzen ikuspegi berriak eta, hala, antzinako musika erabat berritzen. Kantu gregorianoa behin eta berriz inspirazio iturri izan zen beretzat, bai eta gai biblikoak eta literatura erlijiosoa ere, bazter utzi gabe arte garaikidea, azken batez hori baitzen bere erreminta eta adierazpidea. Horregatik guztiagatik, ez da harritzekoa inprobisazioari toki garrantzitsua eman izatea berelan jardueran; inprobisazio horretatik sortu ziren ondoren paperean idatzitako lan asko, esate baterako,Bi fantasia koral,Patmosko paisaiakedo gaur bertan entzunen dugun obra.

Munduko labirintua eta bihotzeko paradisua, izatez, obra literario bat da, Jan Amos Komenský / Comenius-ek (1592-1670) idatzia; Comenius filosofoa, teologoa eta idazle humanista izan zen, zalantzarik gabe Txekiako eta munduko kulturaren figura handietako bat. Izen bereko obra musikala hasiera batean zen inprobisatzeko zatien multzobat, tartekatzen zena liburutik hautatutako pasarteen errezitazioarekin. Ebenek 2002an behin betiko forma idatzia eman zien inprobisazio horiei.

Musikagileak berak honela deskribatu zuen bere ikuspegia:

“Erromesak, munduko labirintua zeharkatzean, ez du atsegingarria zaion deus aurkitzen hor, eta bihotzean bere Jainkoarengara itzultzen da. Hala ere, nire ustez, Comeniusen jarreran hunkigarriena da zein nekaezina den mundua hobetzeko duen asmo horretan. Hori eredugarriada baita gaurko gizartearentzat ere: mundu honen gaineko ikuspegi kritiko propioa mantendu, eta aldi berean, mundua hobetzeko ahalegin guztiak egin.

Organoan jotako inprobisazioetan Comeniusen Amsterdameko kantutegiko koralak ekarri nahi ditut gogora. Saiatu naiz testuko pasarte dramatikoak modu modernoan adierazten; adibidez, pertsonen aurpegien deformazioa, gezien ziztu hotsa eta Zoriaren Gurpilaren irrista soinua. Kontakizuna inguratzen duen giroa ez da munduan zehar egindako paseo idiliko batena, baizik munduaren ikuskera zorrotz, satiriko, arraro eta batzuetania apokaliptiko batena–eta halaxekoa da musika ere.”

Petr Ebenek Munduko labirintua eta bihotzeko paradisuaren gainean egindako inprobisazioak Txekiar Errepublikako hiri askotan interpretatu dituzte. Pragako Rudolfinum-en 1996ko urtarrilaren 22an egindakoak CD batean grabatu zituzten. Gaur obra horren bertsio idatzia entzunen dugu; honetan ere errezitazioa eta organoa txandakatzen dira.

Egitaraua
MUNDUKO LABIRINTUA ETA BIHOTZEKO PARADISUA
Organista: Lucie Záková
Errezitatzailea: Marina Aoiz 
Gaztelaniarako itzulpena: Enrique Gutiérrez Rubio, lizentziaduna

Petr Eben(1950-2007)
Munduko Labirintua eta Bihotzeko Paradisua 60’00"
I. Sarrera *
II. Begirada bat munduari **
III. Maskarak **
IV. Heriotzaren geziak **
V. Maitasunaren eskuburdin gozoak **
VI. Akademiaren jaialdia **
VII. Jakintsuen ezjakintasuna **
VIII. Zoriaren gurpila **
IX. Gizakien kriminalitatea **
X. Urrezko aroaren promesa engainagarria **
XI. Hutsalkeriaren hutsalkeria **
XII. Izu-ikara eta ahuldadea **
XIII. Jainkoarenganako itzulera.**
XIV. Epilogoa *


* Organoa bakarrik
** Errezitazioa eta organoa


Lucie Záková

Lucie Záková Europako organista entzutetsuenekin ikasitakoorganista da. Errezitaldiak eman ditu Austrian, Holandan,Ingalaterran, Alemanian, Japonian eta Frantzian.Gaur egunCuencan bizi da, eta han Carlos Arturo Guerrarekin batera garatzenari da proiektu aitzindari bat organoa publiko zabalari hurbiltzeko, bereziki Cardeneteko “Aula de Órgano”-n, Belmonten eta Cuencako katedralean. Gainera etengabeki proiektu musikalak garatzen ditu Txekiako Enbaxadarekin eta Madrileko Zentro Txekiarrarekin lankidetzan.

 

Bilatzailea