es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Egurra organoari!

Organo Musika Nafarroan
Cárcar

2019/10/12

"Egurra organoari!", musika ibiltaria oboe eta organorako Organo Musica Nafarroan programaren barruan.

Data: urriak 12, larunbata

Ordutegia:

  • 18:00etan San Miguel: organoa ikusteko bisita gidatua
  • 19:00etan San Miguel: entzunaldia. Iñigo Morentin, organoa. Anai Telletxea, oboea

Lekua: San Miguel, Carcar


Gaur arratsaldean entzunen dugun programaren asmoa da posible egitea aspaldi gertatu ez den zerbait: San Migel elizaren akustika bateratzea tutu organoaren soinuarekin, oboearen tinbre iradokitzaileaz eta dinamikez gain; oboea da hodi bikoitzeko instrumentu bat, mendebaldeko musikaren historian ibilbide zabala duena. Organoaren eta oboearen bat-egiteamusikaren alorrean izan den bateratzerik emankorrenetako batda, eta arratsalde honetan aurkeztuko dizkigute musika piezatxiki batzuk, hala erakusteko, hein batean behintzat, zein sonoritate ederra izanen duen San Migelgo organoak zaharberritzen dutenean. Luze gabe egin beharko litzateke zaharberritze hori; izan ere, Nafarroan dugun organo ondarearen instrumenturik interesgarri eta aberatsenetakoa baita, hainbat arrazoirengatik.

Egitaraua
EGURRA ORGANOARI! MUSIKA IBILTARIA OBOE ETAORGANORAKO

Fray Manuel Espona (1714-1779)
Sonata de pastorela 3'05”


Pablo Bruna (1611-1679)
Tiento de falsas de primer tono 5'05”


Jusepe Ximénez (1600-1672)
Batalla de sexto tono 4'30”


Egile ezezaguna
Zenbaitminuet eta tokata 5'00”
(Frai Antonio Martín y Coll-enFlores de música-tikhartuak)


Francisco Correa de Arauxo (1584-1654)
Tiento de cuarto tono a modo de canción 5'00”


Charles-John Stanley (1712-1786)
Voluntary V 4'00”


Egile ezezaguna
Sarabandak 5'00”
(Frai Antonio Martín y Coll-enFlores de música-tikhartuak)


Íñigo Morentin eta Anai Telletxea

Íñigo Morentin eta Anai Telletxea bi musikari gazte dira; jardunbide interesgarria dute eta apustu handia egin dute musikaren munduan aurrera egiteko.

Anai Telletxeak ikasketak egin zituen Burlatako Hilarión Eslava musika eskolan eta Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean. Gaur egun oboe ikasketak egiten ari da Aragoiko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan.

Íñigo Morentinek ikasturte honetan bukatuko ditu organo ikasketak Pablo Sarasate Kontserbatorio Profesionalean; aurretik Zizur Nagusiko musika eskolan aritu zen ikasten.

Biek behin baino gehiagotan jo dute ganbera-taldeetan; besteak beste, “Fernando Remacha” Ganbera-Musika lehiaketan, 2017-2018 ikasturtean.

Bilatzailea