es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Hitzaldi irudiztatua. Segoviako Katedraleko Ebanjelio aldeko organoaren zaharberritzea

Organo Musika Nafarroan
Iruña

2019/09/27 | 19.00etan

Hitzaldi irudiztatua "Segoviako Katedraleko Ebanjelio aldeko organoaren zaharberritzea" Joaquín Lois, organogilea, eta Ángel Montero, organistarekin Organo Musica Nafarroan programaren barruana.

Data: irailak 27, ostirala

Ordutegia: 19:00 h

Lekua: Kondestablearen jauregia, Iruña


Segoviako katedrala lan handia ari da burutzen bere organo ondarearen gainean: duela urte batzuk epistola aldeko organoa zaharberritu ondoren, koruaren beste aldeko organoan, ebanjelio aldekoan, lan bera egiten ari dira.

Gaur egun, halako garrantzia eta hedadura duen proiektu batek barne hartu behar ditu egindako zaharberritze lana garatuko duten alderdiak ere. Horretarako, ezin bestekoa da organista profesional bat edukitzea, lan artistikoa egin dezan eta sustatu ditzan instrumentu hau bezalako musika tresna adierazgarriak.

Zein pauso eman dira organoa zaharberritzeko? Nola planteatu da Segoviako katedralaren proiektua? Saiatuko gara horren berri izaten mahai-inguru honetan, zeinak izanen baitu zaharberritze prozesuaren ikus-entzunezko material asko.

Joaquín Lois Cabello, organogile maisua eta organoa zaharberritzeko proiektuaren zuzendaria. Ángel Montero Herrero, Segoviako katedraleko organista titularra.

Bilatzailea