es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

No More Blues

KULTUR 2019
Tutera

2019/08/30 | 20.30etan

No More Blues taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Orain dela ia bi hamarkada hasi ginen agertokietara igotzen, beti estilo berari jarraituz: musika beltza, besteak beste, swinga, jazza, soula, bluesa, funka eta R&Ba oinarri hartuz. Funtsean, dantzatzeko, kantatzeko eta, neurri berean, gozatzeko kanten moldaketak interpretatzen ditugu, azken hamarkadetako musikari handienen kanten moldaketak, besteak beste: Queen, Blues Brothers, Eagles, Tina Turner, Joe Cocker, Christina Aguilera, Stevie Wonder, Nina Simone, Wilson Pickett eta Aretha Franklin. Ehun kontzertutik gora eman ditugu, gehienak Nafarroan, baina etxetik kanpo ere aritu gara, eta une gorenak izan ditugu sona handiko blues-jaialdietan, hala nola Donostiakoan, Hondarribikoan eta Burlatakoan. Gure banda (adin guztietako etxeko jendea) Silvia Pérez de Cirizaren, José Antonio Tuñónen eta Andrea Garcíaren ahotsek osatzen dute. Haizeko sekzioa honako hauek osatzen dute: Roland Ballester (tronpeta), Juana Etxauri (saxo tenorra), Mario Fernandino (saxo baritonoa) eta Félix Elizalde (tronboi irristailudun). Eta atal erritmikoan, Maite Sánchez Inchausti (pianoa), Daniel Cardesa (gitarra), Pablo Alday (baxua) eta Fernando Laguría (perkusioa) ditugu.

Data: abuztuak 30 

Ordutegia: 20:30h.

Lekua: Alfontso Borrokalaria plaza

Bilatzailea