es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Elkhos Ahots Taldea

KULTUR 2019
Leireko Monasterioa

2019/08/24

Elkhos Ahots Taldea-ren kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Elkhos Ahots Taldea 2004an sortu zen, Carlos Gorricho sortzaile eta zuzendariak eta musikarekin lotutako beste zenbait lagunek sustatuta, abesbatza-musika interpretatzeko helburu bakarra izanda. Gaur egun, 22 lagunek osatzen dute, eta horietako askok eskarmentu luzea dute abesbatzaren arloan. Multzo sendoa osatzen dute; pasioz, sentikortasun handiz kantatzen duen abesbatza da. Abesbatza horrek kantatzen duenean, zirrara sortzen du; eklektikoa da eta, batez ere, musikala. Elkhosen programa oso zabala eta askotarikoa da; izan ere, garai desberdinetako lan profanoak nahiz sakroak interpretatzen ditu, eta, horrez gain, euskal folklorearen lanak sortu eta harmonizatzen ditu. Hala, lanbide berriak ekartzen ditu bai abesbatzarako, bai musika-panorama orokorrerako. Oro bat, mundu osoko konpositoreei egiten dizkie abesbatza-lanak sortzeko eskaerak, eta, horriesker, badu abesbatzaren arloko errepertorio propioa eta egungoa.

Data: abuztuak 24 

Ordutegia: 19:45h.

Lekua: eliza

Bilatzailea