Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Sonakay

2019 Kultur

Lekunberri - Lekunberri

2019ko abuztuaren 17a, larunbata - 20.00etan

Sonakay taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Sonakay ijitoen eta euskaldunen sustrai sakonak dituen taldea da, eta euskal musikaren harribitxien euskarazko bertsioak egitea du ezaugarri nagusi. Bertsio horien artean, Mikel LaboarenTxoria txori nabarmentzen da. Kanta horrekin, aho bete hortz utzi zuen telebista-programa bateko epaimahaia. Orduz gero, taldekideak, Jonatan Camacho Jony (ahotsa), David Escudero (lehen gitarra), Ramón Velez (bigarren gitarra), José Luis Jiménez (baxua) eta David Bernárdez (perkusioa), etengabe aritu dira kontzertuak ematen eta ekitaldi oso garrantzitsuetan parte hartzen. Sonakay Denontzat beren lehen albumaren izena da, eta 2018ko irailaren 17an argitaratu zuten. Han, berek sortutako abestiak ere bildu dituzte. Proiektu hori, zalantzarik gabe, publikoaren gana ailegatu da, eta sendotuz doa elementu berritzaileen bidez, hala nola: txalaparta, trikitixa eta, batzuetan, euskal dantzak eta flamenkoa.

Data: abuztuak 17 

Ordutegia: 20:00h.

Lekua: plaza

Bilatzailea