es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nadia Álvarez

KULTUR 2019
Fitero

2019/08/16

Nadia Álvarez-en kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Nadia Álvarez Leongo konpositore, abeslari eta gitarra-jotzaile gaztea da. Madrilen bizi da eta dohain berezia du sentikortasun liriko eta melodikoez betetako kantu goxoak sortzeko. Haren estilo berezi eta erakargarria indie-folk korrontearekin lotu izan da askotan. Bere konposizioetan, egile-kantagintzaren alderdi barnerakoienak esploratzen ditu, baina haren musika-eraginak honako hauek hartzen ditu barne, besteak beste: amerikar sustraidun rocka, gaztelaniazko pop melodikoa etaindie-folk korronteko erreferente hurbilagoak, eta, hala, haren kantak poliki-poliki dastatzeko moduko mokadu musikal ezin goxoagoak dira. Salto al vacío lehen disko luzea (Cabana Media Records, 2015) argitaratu eta gero, Nadia Álvarez bueltan da Mundos sutiles diskoarekin; lan hori samurtasunez eta arreta handiz landua da, eta musikariak Antonio Machado poetari egindako omenaldia da. Juan Marigortak (Estudios Tripolares, León) ekoitzi du, zeinak Rob De Lion, Cooper edo The Bright artistekin ere lan egin baitu lehenago. Baina, gainera, Nadiarekin batera aritzen den musikarien taldeari esker, lan hau mugarri bihurtu da beraren karreran: Jesús Sangui gitarra-jotzaileak, Daniel Campillo (Kuve, Sonograma) bateria-jotzaileak, Ángel Herranz (Rubén Pozo, Sonograma) baxu-jotzaileak eta Álex Larraga (Joel Reyes, Fiat Band) teklatu-jotzaileak aldamio ezin egokiagoa osatzen dute lan berri honetan Nadiak modu elegantean eta isilean igarotzen dituen mundu horiek eraiki ahal izateko.

Data: abuztuak 16

Ordutegia: 21:00h.

Lekua: las Malvas plaza

Bilatzailea