es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Joshua Edelman

KULTUR 2019
Viana

2019/08/15

Joshua Edelman-en kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Self Portrait New Yorkeko artistaren disko barnekoiena eta autobiografikoena da; berak ekoitzi du Jazz Basque Country bere diskoetxearekin. Bikotean egindako eszenaratzea da. Joshua Edelman (piano) eta Yelsy Heredia (kontrabaxua). Edelmanek jazz klasikoenaren aldeko apustua egin du, Manhattaneko (bere sorlekua) estiloari jarraituz, baina Amerikaren eta Europaren artean egindako joan-etorri etengabeen eraginekin. Self Portrait Manhattanetik etorritako pianista, konpositore, ekoizle eta pedagogo horren bederatzigarren diskoa da, eta barren-barreneraino ailegatu eta hunkitzen duen jazza biltzen du. Joshua Edelmanek hogei urte daramatza Yelsy Heredia kontrabaxu-jotzaile polifazetikoarekin bizitza musikala partekatzen, eta lan hau bien arteko elkarrizketa bat da. Proiektu horretan, gonbidatutako zenbait artista ere igotzen dira agertokira, hala nola artistaren seme bikiak, Ander eta Julen.

Data: abuztuak 15

Ordutegia: 20:00h.

Lekua: San Pedroko hondakinak

Bilatzailea