Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Iruñeko Ahots Baxuko Santa María La Real Abesbatza

2019 Kultur

Olibako Monasterioa - Carcastillo

2019ko abuztuaren 10a, larunbata - 19.00etan

Iruñeko Ahots Baxuko Santa María La Real Abesbatza​-ren kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Iruñeko Ahots Baxuko Santa Maria La Real Abesbatzaren kide gehienak Santa Maria La Real eskolaniako ikasle ohiak dira. Hura 1950ean sortu zen, haur kantarien abesbatza bat osatu, eta, hala, Katedrala Eliza Santuko eta Iruñeko parrokietako liturgia-ospakizunetako alderdi musikalari laguntzeko asmoz.
Ahotsen kalitateari eta Javier Redin haren zuzen-dariaren lanari esker, Europako zenbait lekutatik deitu zioten Eskolaniari hainbat kontzertutan parte hartzeko.
Gizartean izandako aldaketek eragotzi zuten proiektua egonkortzea, eta, hirurogeita hamarreko hamarkadan, bertan behera gelditu zen. Zorionez, sorreraren berrogeita hamar garren urteurrenak ikasle ohien gogoa piztu zuen, eta, hala, 2000. urtean, Iruñeko Ahots Baxuko Santa Maria LaReal Abesbatza osatu zen. Sortu zenetik, Pedro María Ardáiz organo-jotzaile eta musika-zuzendari ezagunak zuzendu du.

 

Data: abuztuak 10

Ordutegia: 19:00h.

Lekua: eliza 

Bilatzailea