es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

The Eclectic Celtic Band

KULTUR 2019
Gares

2019/08/02

The Eclectic Celtic Band​ taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

The Eclectic Celtic Band Nafarroako folk-talde bat da, eta Irlandako musika tradizionala du inspirazio-iturri, baina hori modu eklektikoan nahasten da beste musika mota batzuekin, bai musika tradizionalarekin, bai beste estilo batzuekin. Taldea 2014an sortu zen, Iruñerriko musika zeltako saioetatik; han, taldeko ohiko lau kidek (Javier,María, Fernando eta Carlos) erabaki zuten modu egituratuagoan aurkeztu nahi zutela beren musika, baina haren freskura eta herri-izaera galdugabe; honako hau zuten helburu: zenbait herritako  (“folk-”) ondare kulturalaren (-“lore”) melodiaketa giroa publikoarekin partekatu eta harengana hurbiltzea, hala nola Irlandakoak, Eskoziakoak, Euskal Herrikoak eta Bretainiakoak.
ECBk, ohiko kontzertuak emateaz gain, balfolk modalitatea eskaintzen du; horrelakoetan, publikoari europar sustraiko dantzak irakasten dizkiote; eta, gero, beren musikarekin lagun egiten diote, jende guztia (edozein adin edo esperientziatakoa) dantzatzera eta partekatzera gonbidatzen duen festa batean.

 

Data: abuztuak 2

Ordutegia: 20:30h.

Lekua: plaza

Bilatzailea