es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Eunate XXI

KULTUR 2019
Los Arcos

2019/07/27 | 21.00etan

Eunate XXI taldearen kontzertua Kultur 2019.

Eunate XXI ganbera-musikako beste erronka bat, piano eta saxo bikotea musika estetika sortu-berrian. Josetxo Goia-Aribek bere imajinario guztia erakutsiko du bere konposizio eta moldaketekin eta Javier Olabarrietaren laguntzarekin eta konplizitatearekin teklatuan. Euren bokazioaren eta musikarekiko maitasunaren arabera gauzak modu desberdinean kontatzeko daude hemen; zer zentzu izango luke, bestela, topaketa honek? Hauxe da bi musikari horien eredua, erronka eta desafioa. Ahozko transmisioari esker ehunka urte iraun duten eta halo ma-giko eta misteriotsua edukiarazten dieten mendebaldeko Pirinioko melodia eta adierazpen herrikoiak entzungo dituzu; hori bai, klabe tonalean, modalean eta atonalean moldaketa berriekin, fraseatzeekin eta harmoniekin eta inprobisaziorako tartearekin, betiere nostalgia-ariketa orotatik eta ohiko bariazio efektistatik ihes eginez. Nafarroan kokatutako eta 800 urte baino gehiagoko basilika erromaniko bat da musika-proposamen honen ikonoa, ezerezaren erdian eraikitako leku bat, garai eta moden gorabeherei zirkinik egiten ez diena eta Javier nahiz Josetxorentzat motibo eta pizgarri dena.

KIDEAK Josetxo Goia-Aribe: saxoak, konposizioak eta moldaketak / Javier Olabarrieta: pianoa.

Data: uztailak 27 

Ordutegia: 21:00h.

Lekua: Plaza del Coso

Bilatzailea