Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Stacie Collins

KULTUR 2019

Lodosa - Lodosa

2019ko uztailaren 26a, ostirala - 22.00etan

Stacie Collins-en kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Staciek dagoeneko baditu 4 disko eta zuzeneko DvD-Cd bat... Ahoko soinua eskuan hartu eta, beste hiru musikari onekin batera, Nashville jaioterritik irten eta rootsrock, country eta blues musika gogoko duen jende berria batere konplexurik gabe limurtuz mundu osoan barrena bidaiatuko zuela erabaki zuen. Harentzat ez dago agertoki txiki eta handirik eta mundu osoan barrena ibiliko da eskatzen dioten tokian joz, eta kontzertu bakoitza irabazitako gudu bat izango da berarentzat. Eskurasaltzen ditu diskoak, sinatu egiten ditu eta beti du irribarre bat bere zain geratzen diren jarraitzaile guztientzat.
Cowboy kapela, bakero estuak eta ahots berezia, landako edozein txokotan edo tradizio oso errotuakizan arren Europako edozein hiritan bat etorriko den sustrai amerikarreko ikuskizun baterako. Bere musikak dena hartzen du, bere abestiek oinak mugitzen dituzte eta joaten den toki guztietan beti entzuten da: “bikain, a zer nolako ekitaldia...” Stacie Collins da, eta urteak daramatza bidaiatzen eta bere musika kutsagarria jotzen, plazak, kaleak eta agertokiak zoriontasunez betez. Sonny Boy Williamson, Z Z Top, Drive-By Truckers edo Blackberry Smokeren musikagogoko dutenentzat.
 

Data: uztailak 26 

Ordutegia: 22:00h.

Lekua: Espainiako plaza-pasealekua 

OHARRA:  eguraldi iragarpenen aurrean, euria eginez gero, kontzertua Lodosako Kultur Etxean izanen da doako sarrerarekin.

Bilatzailea