es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Lemon y tal

KULTUR 2019
Corella

2019/07/25

Lemon y tal taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Beatriz eta Gorka dira Lemon y Tal. Egun batean, etxeko leihoak ireki eta runba-haizeak zituen pop-folk musikaren aire guztia sartzen utzi zuten. Euren kontzertuak freskotasun koktel bat dira, soinu hiritarrez hornitutako dotoretasuna da letrek protagonismo handia hartzen duten abesti kartsuetan. Haien zuzeneko emanaldiek koloreak, energia eta grina handia eskaintzen dituzte hainbat hilabetez Sueños Coleccionables aurkezten ari diren 5 talde-kideen magiaren bitartez. Sueños Coleccionables lehen diskoa dute eta Martin Music diskoetxeak berriki berrargitaratu zuen Madrilen jo zutenean 948 Merkatua-ren bigarren edizioan Indara aretoan emandako kontzertuan erreparatu ondoren. Zizur, Iruña, Burlata, Madril, Cádiz, Salamanca, Huesca, Azagra, Alacant, Agoitz, Zangoza eta Burgos bisitatu dituzte Lemon y Taltaldekoek. Kilometroak egiteko beldurrik gabe, motxila irribarrez beteta eta gitarra baten poztasunarekin, urtebete baino gutxiagoan musikaren panorama nazionalean tartea egiten ari den Nafarroako talde honek ahotsa eta koloreak jartzen dizkie kaleei.

Data: uztailak 25 

Ordutegia: 22:00h.

Lekua: Foruen plaza 

Bilatzailea