es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Korrontxos

Landarte
Eslaba

2019/07/23 - 2019/08/10

Landartek, Nafarroako Gobernuaren arte eta landa esparruko programa, hirugarren edizio honetan ere Eslaba herriko eta bertako Felix Zaratieguiren parte-hartzea jasoko du. Oraingo honetan eraikiko dute Pasealeku Megalitikoa izeneko proiektu zabalago baten seigarren eta azken gunea. Iaz, bosgarrena eraiki zuten, Ibiltaria,hainbat metro altueradun harrizko erraldoi bat eta aurten, Korrontxo obra eraikiko dute, alegia: harrespilen historiaurre funtsean  oinarritutako eta bertako berezko ohiturak adierazten dituen monumentu bat.

-1. tailerra. Apaindutako hormen tailerra: igandea, ekainak 23, larunbata, uztailak 27 eta asteartea, abuztuak 6 (goizeko 8etatik).

4 edo 5 lagun-taldeak lanetan banatzeko. Auzolanak sortuko dira, alegia: 15 metro luzerako horma bat luzetara eraikitzeko taldeak, diametro hazgarridun 5 zulo biribilez apainduta, hormaren altuera hazgarriarekin batera.

-2. tailerra. Inaugurazioaren erritua antolatzeko tailerra: uztailaren 24tik 30era eta abuztuaren 5 eta 10 artean. 19:30ean tabernan.

-Amaierako ekitaldia: abuztuak 10, 21:30ean.

www.landarte.es

Bilatzailea