Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Voces

KULTUR 2019

Mendigorria - Mendigorría

2019ko uztailaren 20a, larunbata - 20.30etan

Voces ikuskizuna Adriana Olmedo & The Disappointments taldearekin Kultur 2019 programaren barruan.

Voces kontzertu bat baino gehiago da. Abesti ahaztezinak oparitzeaz gain, bide-urratzaile izan ziren emakumeek interpretatutako musikan barrena egindako bidaia da: Aretha Franklin, Janis Joplin, Nina Simone, Nancy Sinatra, Amy Winehouse, Adele... Haien arteaz eta haien legatuaz gozatuko dugu Adriana Olmedoren eskutik. Adriana Olmedo agertokiari antzerkiaren magia emango dion eta abesti horien atzean dagoen zirrara eta historia adierazten jakingo duen abeslaria da.
The Disappointments taldeak lagunduko dio. The Disappointments Hammond organoaren soinuan eta musika beltzaren eraginean oinarritutako musika taldea da eta inguru honetan batere ohikoa ez den genero honen bertsio instrumentala proposatzen du. Ikus entzuleek erraz asimilatzeko moduko musika da, dantza egitera bultzatzen duena eta gogo berotasunez betetako energia transmititzen duena.
Voces jai bat da, ospakizun bat da. Esateko horrenbeste gauza zituzten emakume haiek gogoratzeko aukera paregabea da.

 

Data: uztailak 20

Ordutegia: 20:30 h.

Lekua: plaza

Bilatzailea