es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Alberto Arteta Laurok

KULTUR 2019
Ribaforada

2019/07/12

Alberto Arteta Laurok taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

“Jazza komunikazioa da, sentimenduen truke zintzo eta sakona da eta, horretarako, nahitaezkoa da musikariek elkar ulertzea, bai musika arloan eta bai arlo pertsonalean”. Alberto Arteta saxofoi-jotzaileak oso ondo ulertu du zein den jazzaren funtsa eta nola sortzen den musika hori definitzen duen magia berezi hori. Sentikortasun horri Albertoren eta bere taldekideen fintasuna eta musika-tresnak jotzeko trebetasun bikaina gehitzen badizkiogu, emaitzak Laurok boskotearenak bezain ederrak izan daitezke, hau da, Alberto Arteta saxofoi-jotzailearen musika proiektu berriarenak bezain ederrak. Alberto Arteta Group boskotearen bi lan diskografikoekin jaialdi onenetan izan ondoren, saxofoi-jotzaile nafarrak proiektua estreinatu eta Behar Bizia (Errabal jazz, 2019) disko berria aurkeztu du. Disko horretako musikak ikus-entzuleak eser lekuetatik altxaraziko ditu eta, aldi berean, haien arimen punturik sakonena laztanduko du.
KIDEAK Alberto Arteta: saxoa / Chris Kase: tronpeta &fliskornoa / Alejandro Mingot: gitarra / Kike Arza: contrabaxua / Dani Lizarraga: bateria.

 

Data: uztailak 12

Ordutegia: 22:00h.

Lekua: Zaldun Tenplarioak (Barranco)

Bilatzailea