Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Kameren aurrean dantzari

KULTUR 2019

Bertizko Jauregia - Bertizarana

2019/07/04 - 2019/08/25

Dantza filmaren irudien argazki-erakusketa Kultur 2019 programaren barruan.

32 Telmo Esnalek zuzendutako Dantzaren filmatze saioetako argazkiekin osatu dut erakusketa hau. Saio horietan argazkiak egitera gonbidatu nindutenean, ez nekien zer aurkituko nuen; zinemaren mundua ez nuen barrutik ezagutzen, eta ez nekien zer nolako egoerak eta aukerakizango nituen argazkiak egiteko. Estreinakora joan nintzelarik, baina, Igartubeitiko argi-itzalen artean dantzarien oin biluziek zurezko zorutik harrotzen zuten hautsaren artean lehen klikak egiten hasi orduko, ernamuindu zen niregan erakusketaren bidez aurkezten dudan proiektu fotografikoa.
Dantza film estetiko bat da, non dantzaren bidez istorio bat kontatzen den. Istorio hori herri batean gertatzen da, baserri giroko edozein herritan; munduko edozein lekutan gerta liteke, gertatu ere. Istorio horrek gizakiaren eta naturaren arteko harremanen berri ematen digu, eta biziaren –eta bizirautearen– metafora erebada, hazia ereiten denetik fruitua jasotzen denerainoko zikloa osatzen baita filmaren hasieratik bukaerara bitartean, sortzetik heriotzarainoko bidea; lana, amodioa eta festa ereukitzen dituela. Erakusketan aurkeztutako irudiotan, filmatze saioetarako prestatutako set-etan garatzen ziren koreografia eta eszena ederren berri ematen da, filmaren estetika –paisaiak, koloreak, formak,mugimendua, argia...– islatuz; argazkilariaren begitik eta ikuspuntutik betiere, jakina. Horrekin batera, eta osagarri gisa, filmaren making of ekoak diren beste irudi sail bat ere aurkezten dut.
 

Data: uztailak 4tik abuztuak 25era 

Ordutegia: 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara

Lekua: Bertizko Jauregia

Erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko

Bilatzailea