Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nora abesbatza

KULTUR 2019

Orreaga/Roncesvalles - Orreaga/Roncesvalles

2019ko ekainaren 29a, larunbata - 19.00etan

Nora abesbatzaren kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Zangozako Nora Abesbatza 1968an sortu zuen Fermín Iriartek. Leku aipagarrietan eskaini ditu kontzertuak, esaterako, Iruña, Salamanca, Málaga eta Sevillako katedraletan; Bartzelonako Generalitatearen jauregian, Nafarroako Unibertsitate Publikoan edo Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalean. J.F. de Iribarren,L. Elizalde, A. Guerrero, L. Ondarra eta Zangozako beste konpositore batzuei buruzko hainbat disko monografiko grabatu ditu.

Europako hainbat hiritara ere eraman du bere musika: Erroma, Paris, Viena edo Pragara. 2005ean,San Frantzisko Xabierkoaren Mendeurrena zela eta, Nafarroako Gobernuak eskatuta, kontzertu bat prestatu zuen santuaren inguruan eta hainbat hiritan eskaini zuen: Valladolid, Santander, Madril, Barakaldo, Gasteiz eta Sevilla.

Nora Abesbatza Nafarroako Abesbatzen Federazioan dago sortu zenetik. Abesbatzaren helburuetako bat historian zehar egon diren Zangozako musikarien ondarea aztertzea eta zabaltzea da.

Data: ekainak 29

Ordutegia: 19:00h. 

Lekua: elizan

Bilatzailea