es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Travellin' Brothers Big Band

KULTUR 2019
Tafalla

2019/06/28

Travellin' Brothers Big Band taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

15 urte, 8 disko eta 1.000 kontzertu dira Travellin’ Brothers-en curriculuma janzten duten zifra batzuk. Datuek bakarrik hitz egiten dute eta aitzakiarik gabeak dira. 2003ko abenduan bidaiari ekin ziotenetik eta gaur egun arte, bata bestearen atzetik egin dituzte birak estatuan, Europan eta AEBetan, sariak jaso dituzte, esaterako, Europako talde onena-rena 2015ean, etengabe parte hartu dute Europako jaialdi ospetsuenetan, euren diskoen kritika ezin hobeak jaso dituzte eta, nola ez, kalitatez eta energiaz beteriko euren zuzeneko emanaldien arrakastari esker, ohiko kontua izan da “sarrerak agortuta” kartela zintzilikatzea.

13th Avenue South Travellin’ Brothers-en azken eta zortzigarren diskoa da. Brad Jones handiak grabatu eta produzitu du Alex The Great Recording estudioetan eta Jim DeMain mitoak masterizatu du Yes Master Studiosen, Nashville-TN-n. Soinu-arma hori besapean dutela, anaia bidaiariak prest daude zortzigarren disko hori aurkezteko gutxienez bi urte iraungo duen eta Europa osoa igarotzera eramango dituen bira batean, Ameriketanere biraren bat edo beste eginez.

Data: ekainak 28

Ordutegia: 20:00h.

Lekua: Tafallako Foruen Enparantzan

Bilatzailea