Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Doako bisita gidatuak Nafarroako Museoan

Nafarroako Museoa - Iruña

2019/06/28 - 2019/08/31

Euskal Herriko Unibertsitatean Historiako Gradua egiten ari diren ikasleek Nafarroako Museoan bisita gidatuak eskainiko dituzte sei maisulan hauetara: Abauntzeko mapa, Turbileko estatua-hilarria, Lergako hilarria, Job-en kapitel erromanikoa, Leireko kutxatila eta Goyak margotutako San Adriango Markesaren erretratua.

Data: ekainaren 28tik abuztuaren 31 arte (San Fermin jaietan izan ezik)

Ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:00etan, 12:30ean eta 17:30ean, eta, igandeetan, 11:00etan

Uztailaren 19an eta abuztuaren 2an, 16an eta 30ean (ostiralak), sei maisulanetara bisita gidatuak euskaraz egingo dira, 11:00etan.

Lekua: Nafarroako Museoa

Sarrera doakoa izango da taldea osatu arte (gehienez 25 pertsona)

Aurreikusita dago igandeetan (12:30ean) eta asteazkenetan (17:30ean) duela gutxi berritutako erakusketa iraunkorrera bisita gidatuak egitea.

Uztailaren 21ean eta abuztuaren 4an eta 18an (igandeak) bisita gidatuak euskaraz egingo dira, 12:30ean.

 

 

Bilatzailea