Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Izaki Gardenak

KULTUR 2019

Bera - Bera

2019ko ekainaren 27a, osteguna - 20.30etan

Izaki Gardenak taldearen kontzertua Kultur 2019 programaren barruan.

Izaki Gardenak 2012an sortu zen Jon Basagu-renek konposatutako abesti batzuei forma emateko. Urte bereko irailean abesti horietako bost grabatu zituzten Iñaki Llarenaren estudioan. Grabazio haiek Oihuka/Elkarrek argitaratutako Itsasargiak izeneko EPan azaldu ziren. 2013ko udan, Donostiako Elkar estudioan sartu ziren Amaieratik hasi taldearen lehen diskoa grabatzeko Víctor Sánchezekin. Diskoa urte bereko urrian kaleratu zen eta taldea Euskal Herrian gehiago ezagutzeko balio izan zuen. 2015eko udazkenean Aurri gara kaleratu zen, aurrekoa bezala Elkarren grabatutakoa Víctor Sánchezekin. Lan horrek oso kritika onak jaso zituen eta amerikar/folk estiloko estatuko disko onena aukeratu zuen Mondo Sonoro aldizkariak. Bira luze baten ondoren, 2017ko martxoan atseden hartzea erabaki zuten. 2019an, Dena osko kaleratu dute eta agertokietara itzuli dira

Data: ekainak 27

Ordutegia: 20:30h. 

Lekua: Bera, herriko etxeko plaza

Bilatzailea