es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Nat Simons

KULTUR 2019
Martzilla

2019/06/22

Nat Simons-en kontzertua Kultur 2019 programaren barruan

Nat Simons da gaur egun gure herrialdean egiten den musika amerikarraren adierazgarri argienetako bat. Abeslari eta konpositore gisa, Bob Dylanen ha-sierako inspirazioa aitortzen du. Hala ere, miretsi dituen eta eragin dioten artisten zerrenda luzea da, esaterako, Ryan Adams, Nikki Lane, Israel Nash,First Aid Kit edo Brandi Carlile.

Home on high bere debuteko albumean (2014) eta ondorengo Trouble man EPan (2015),Nat Simonsek kritikaren eta publikoaren aitortza jaso zuen eta Espainiako Artista Onena izendatu zuten musika amerikarrean espezializatutako Radio 3-eko Toma Uno irrati-programaren entzuleek.

Bere azken lana, Lights (2018), Ipar Karolinan grabatu zen eta Gary Lourisek egin zituen ekoizlelanak. The Jayhawks taldearen buru karismatikoaren gidaritzapean eta banda bikainarekin (Hiss Golden Messenger) musika amerikarraren oinarri klasikoenak gogorarazi eta aldarrikatzen dituzten aspaldiko doinuetan bildutako abesti-sorta argitsua osatu zuten. 2019ko urtarrilean gaztelaniazko bere lehen singlea argitaratu du: Segunda piel, bere The Way It Is abestia moldatuta.

Data: ekainak 22

Ordutegia: 21:30h.

Lekua: Martzillako gazteluan

Bilatzailea