Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

El hombre cigüeña

Baluarte (Ganbera Aretoa) - Iruña

2018ko azaroaren 24a, larunbata - 17.00etan
Prezioa: 8.00 €

El hombre cigüeña animalien ipuin bat da, egun gizakiak naturarekin duen harremanaren gaineko gogoeta egiten duena. Titiriteros de Binéfar taldearen ikuskari honetan, agertokian, erratzen makilak, tamaina guztietako ur botilak, iragazkiak edo zurezko koilarak ikusiko dira, mota guztietako pertsonaia bihurtuta. Besteak beste, kartoi artean lo egiten duen eskalea, oinarrizko gauzek lagunduta, zikoina bat arrantzan aritzen den putzu baten istorioak kontatuko duena. El hombre cigüeña ikuskizunak sariak jaso ditu antzerkigintzaren arloko jaialdi askotan. Txotxongiloaren funtsari buruzko ikerketa ekarri du, minimoa objektuei bizia emateko, eta txotxongiloaren eta txotxongilolariaren arteko harremanean sakontzen du.
 
Hiriaren aldirietan, landarez inguratutako putzu bat dago. Ahateak, igelak, mariorratzak bizi dira, eta zikoina bat aritzen da arrantzan. Ume talde bat bertara joango da, jolastera eta bizitza ikustera: jaio ziren ahatetxoak, dortokak nola egiten duen igerian, nola egiten duen ihes erbiak, jarraika duen azeriarengandik. Bat-batean, ordea, makinak iritsiko dira, dena suntsitu nahi baitute luxuzko urbanizazio superra eraikitzeko. Neska-mutikoak ekiditen saiatuko dira, baina... Istorioa kontatzen ari direnak bi kale-artista dira, gertatu zena ongi aski dakitenak.

  • Antzezle-txotxongilolariak: Eva Paricio eta Paco Paricio
  • Gidoia eta zuzendaritza: Paco Paricio
  • Txotxongiloen diseinua eta eszenografia: Paco Paricio
  • Musika: Alberto Gambino
  • Aholkulari dramatikoa: Jordi Purtí
  • Txotxongiloak egitea eta eszenografia: Matías de Arriba
  • Josketa eta jantziak: Merce Viladrosa

Bilatzailea