es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Karlismoa zineman

Karlismoaren Museoa (Estella-Lizarra)

2018/11/14 - 2019/04/28

Gaur hasita eta apirilaren 28rarte Lizarrako Karlismoaren Museoak erakusketa berri bat edukiko du ikusgai: "Karlismoa zineman". Eneko Tuduri historiagilea izan da proposamen honen komisarioa. Erakusketa sei esparrutan dago banatuta eta karlismoaren urteetan girotuta dauden edota XIX. mendeko gatazka karlistetan oinarritzen diren filmak aurkezten ditu. Izan ere, hogeita bat film biltzen ditu karlismoa zineman nola landu den azaltzeko; horietako bi film, Handia eta Errementari, 2017an eta 2018an estreinatu ziren hurrenez hurren. Sakatu hemen erakusketaren xehetasun guztiak ezagutzeko. 

Erakusketaren ordutegia

Erakusketarako sarrera musutruk izango da eta museoaren ohiko ordutegian bisita daiteke: asteartetik larunbatera 10.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 19.00etara; igandeetan eta jai egunetan 11.00etatik 14.00etara. 

Bilatzailea