Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Baxenabarre, lurralde berezia/ Basse Navarre

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia (Areto Nagusia) - Iruña

2018/10/10 - 2019/01/13

Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gaur inauguratu den “Baja Navarra, un territorio singular/ Baxenabarre, lurralde berezia/ Basse Navarre, un territoire singulier” erakusketa 2019ko urtarrilaren 13ra arte bisitatu ahalko da, egun-egunero, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitartean. 

Susana Herreros Lopetegik komisariatutako erakusketa hau bi zatitan taldekatutako 16 beira-arasez osatuta dago, eta horietan, esparru txiki eta estrategiko horren bilakaera jarri dute ikusgai, jatorrietatik Frantziako Iraultzaren (1789) ondorioz erresuma bezala desagertu zen arte.

Lehendabiziko zatian, bortuez haraindiko nafar administrazioa eratu eta hedatzeko prozesua aztertu da. Lurraldea eratzeko prozesua, aldiz, azpijokoak, saldukeriak eta hilketak nagusi ziren egoera baten murgilduta osatu zen: XII. mendearen bukaerako Europako potentzia handien arteko ezinikusiak, Ingalaterrako Plantagenet dinastiak kontinentean zituen lurralde zabalak, Filipe Augusto errege zuen Frantziako Capeto familiaren kaltetan, azken hau erresuma osoaren gaineko agintea berreskuratu nahian baitzebilen. Leonor Akitaniakoa erreginak Ingalaterrako gortean sustatutako senideen arteko borrokak, aita seme-alaben aurka, hauek aitaren aurka eta denak elkarren aurka jarriz. Honi maitasunezko istorio bat gehitu behar zaio, komenentziazkoa izan arren. Hori guztia arras feudalizatuta zegoen gizarte baten testuinguruan, III. Gurutzada hasteko zorian zegoela eta Nafarroako koroak Pirinioez harantzago jotzeko zuen gutizia bizia tarteko zela.

Bilatzailea