Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

De ollas y sueños

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko irailaren 28a, ostirala - 20.00etan

Perun iraultza gastronomiko bat garatzen ari da. Bere armada: sukaldaritza ikasten ari diren milaka ikasle. Bere liderra: Gaston Acurio chef perutarra. Bere armak: etnien fusioaz beteriko mendeak.

"De Ollas y Sueños" dokumentalean, Ernesto Cabellos zuzendari perutar ezagunak bere herrialdeko sukaldaritza ikusgarria aurkezten du eta ondoko galdera planteatzen du: nazio batek bere sukaldaritzan irudikatua egon al daiteke? Dokumental honek Peruko kostaldeko, mendiko eta oihaneko sukaldeetan zehar bidaiatuko du, baita Parisen, Londresen, Amsterdamen eta Nueva Yorken erbesteratutako komunitate perutarretan ere, erantzunen bila.

  • Zuzendaritza, gidoia eta argazkigintza: Ernesto Cabellos.
  • Musika: Martín Choy-Yin.
  • Antzezleak: Gastón Acurio, Bernardo Roca Rey, Pedro Miguel Schiaffino, Teresa Izquierdo, Eduardo Justo Caballero.
  • Hizkuntza: J. B. gazteleraz.
  • Iraupena: 75 min.
  • Sarrera doakoa da

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Bilatzailea