Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Touching Improvisation

Touching Improvisation, Elkarbanaturiko bat-batekotasun laborategi gisa aurkezten zaigu, bertan, azalaren aukerak ikerketa metodo izanik, gure porputzak pentsatu eta gure ingurua ulertzeko.

Lantegiak gorputzetik abiatuz pertzepzio gaitasunekiko atentzio zehatz bat proposatzen du, gorputza, mundura gerturatzeko ukimenerako gainazal modura birpentsatuz. Norbera ukitzea, ukitzea izanen da laborategiaren ikerketa ekintza nagusia, harremantzeko eta ezagutza ekoizteko modu gisa gure azalaren potentziala miatzea. Elkarbanatutako ferekak, bat-batekotasunari lekua eginen dio, behar bezala ukituz eta apurka-apurka, gorputzez-gorputz, prozesu ireki bat.

Lantegia, eguneko bizian edo praktika artistiko edo profesionalean pertzepzio gaitasunak eta gaitasun sentsorialak zabaldu nahi dituen edonori orientatua dago. Ez da aurretik inolako ikasketa artistikorik behar. Guztiok dugu azala, Touching Improvisation-en lantzen den tresna nagusia

JAIME CONDE-SALAZARREN ETA AIMAR PÉREZ GALÍREN INGURUAN

  • Jaime Conde-Salazar (1974, Madril) teorialaria eta dantza kritikoa da, maiz aritzen da aldizkazi espezializatuekin elkarlanean, besteak, beste, Por la Danza, SuzyQ, Ballet/Tanz, Mouvement, Hystrio y Obscena. Antzerkigile gisa hainbat sorkuntza prozesutan aritu da: Ben Benauisse, Antonio Tagliarini, La Ribot, Aitana Cordero edo Aimar Pérez Galí, besteak, beste.
  • Aimar Pérez Galí (1983, Bartzelona) praktika artistikoa dantzaren eta arte bizien inguruan garatzen du dantzari, koreografiagile , ikertzaile, pedagogo eta idazle moduan. Gorputza erreferentzia leku gisa ulertzen du, eta dantza, ez helburu gisa baizik eta eraldaketa kritikorako tresna gisa.

PDFa jeitsi

Lantegi hau, P.I.G.-P.I.C. (Pensamendua, Ikerketa eta Gorputza -Pensamiento, Investigación y Cuerpo) mintegiaren baitan garatuko da.

Hurrengo saioak

Huarte zentroa - Uharte

2018ko irailaren 24a, astelehena - 15.30etan

Huarte zentroa - Uharte

2018ko irailaren 25a, asteartea - 15.30etan

Huarte zentroa - Uharte

2018ko irailaren 26a, asteazkena - 15.30etan

Huarte zentroa - Uharte

2018ko irailaren 27a, osteguna - 15.30etan

Bilatzailea