Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LA OTRA & LAS LOCAS DEL CO

Kultur

Lizarra. Foruen plaza - Lizarra

2018ko uztailaren 27a, ostirala - 21.00etan

Beharrak aginduta hasi nintzen idazten, orain dela urte batzuk, bakardade-krisialdietako batean. Orduan ohartu nintzen nire burua sendatzeko balio zidala eta, harrezkero, zauriak musikaren bidez garbitzeko ohitura hartu nuen (...). Horrela aurkeztu zuen bere burua Madrilgo kantautore horrek bere lehen diskoa finantzatzeko crowdfunding arrakastatsua ezagutzera eman zuenean, 2014ko bukaeran; “Pa’fuera y pa’dentro” izeneko disko hori modu aktibistan grabatu zuen, baliabide gutxirekin baina ilusio handiz. La Otrak letra ironiko eta kritikoen bidez hitz egiten digu, baina letra intimista eta, batez ere, pertsonalak erabiltzen ditu; egile- eta protesta-kantagintzan zegoen hutsune bat bete du, sentikortasun desberdin batetik abiatuta, eta gero eta askotarikoagoa duen publikoak emozioz hartu du.

Bere bigarren diskoa, “Creciendo”, argitaratzear dago, eta hura ere crowfundingaren bidez finantzatua da. Gainera, proiektu horretan, emakumeez osatutako talde batek -Las locas del co- ere hartuko du parte, eta horiekin batera eginen du bira, formatu akustikoaren birarekin modu paraleloan.

Bilatzailea