Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Javier Ciga Echandi: Figurazioa eta esentzia

Kultur

BERTIZKO JAUREGIA - Oieregi

2018/07/20 - 2018/08/20

Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960)

Honelaxe defini dezakegu Ciga: pintura barearen maisua, hanpuruskeria eta nabarmenkeriarik gabeko pinturaren maisua. Ihes egiten du artifizialkeriatik, konplikazio errazetik. Benetakotasunaren pintura da, itxurakeriatik harago doana, barnealde sakoneraino.

Izateak osatzen eta blaitzen du Cigaren lana, izaera existentzialista, errealista eta metafisikoa emanda. Ezer baino gehiago, esentzien eta egien pintorea izan zen Ciga, bere garaiko arima eta gizartearen interpretatzailea.

Arbasoak baztandarrak ziren, amaren partetik, eta ibarrari lotuko zaio bai arlo pertsonalean, bai arlo piktorikoan Cigaren lanak erromantizismoan eta errealismoan ditu sustraiak; lehenengotik, herriarekiko eta hango jendearekiko maitasuna hartuko du, bere lanaren inspirazio-iturri bibiak, eta bigarrenetik, errealitatea islatzeko eta perfekziora iristeko obsesioa, akademizismotik harago.

Zorroztasun teknikoa eta ongi ikasitako ofizioa ditu oinarri bere pinturak. Hortik, Pinturara (maiuskulaz) jotzen du: orekatua, barea, nabarmenkeriarik gabea, non ia genero eta teknika guztiak baliatu baitzituen maisutasun handi-handiz. Parisko egonalditik, erabilera berriak ekarri zituen Cigak, nahiz eta bere ideal estetikora lerrotu zen nahita, hots, perfekzio errealistara zein pinturaren balio handietara.

Ezer baino gehiago, esentzien eta egien pintorea izan zen Ciga, bere garaiko arima eta gizartearen interpretatzailea.

Lau ardatz tematikoren inguruan antolatu da erakusketa.

  • Errealismo soziala. Madrilgo aldia. 1909-1911
  • Erretratua
  • Paisaia
  • Pintura etnogra ko etaalegoriko-sinbolikoa

Erakusketaren ordutegia:
Egunero zabalik, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara.

Prezioa: erakusketa doakoa da, baina ordaindu egin behar da lorategi historikora sartzeko.

www.fundacionciga.com

Bilatzailea