Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

BRUNA SONORA

Kultur

Corella. Foruen plaza - Corella

2018ko uztailaren 26a, osteguna - 21.30etan

Denon memorian dauden melodietatik abiatuta (La Tarara, El Vito, Anda Jaleo, el Arbolé...), Bruna Sonora taldeak honako hauek dastatzen dituen musika eskaintzen digu: jazza, musika klasikoa, flamenkoa eta sustrai mediterraneoko soinu-usainak, hala nola klezmer, bereber musika edo turkiar musika.

Bruna Sonoraren musikaren izaerari herrien eta kulturen arteko lotura-mezu bat dario, jende desberdinaren arteko errespetu- eta bizikidetza-mezu bat, elkarren arteko komunikazio- eta aberaste-mezu bat.

Honako sari hauekin aitortu zaio Bruna Sonorari bere lanaren kalitatea: Ermuko Folkez Blai lehiaketako 1. saria 2016an; Urdufolk lehiaketako 1. saria 2017an; Burgos Raíz y Evolución lehiaketako 3. saria 2017an; eta zenbait jaialditan ere hartu du parte, hala nola Getxo Folk jaialdian, eta oso kritika onak lortu ditu.

“Folk baino areago, Bruna Sonorak jazza egiten du, zenbaitetan telefilmikoa (...) eta igandean eman zuten kontzertua 33. Getxo Folk jaialdiko hoberenetako bat izan zen”. Oscar Cubillo. El Correo Vasco. (2017-10-2).

Bilatzailea