Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Lesa Humanidad

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko maiatzaren 24a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

 

Ikuspuntu Fokua - maiatza

Frankismoaren biktimei ahots eta agerikotasuna ematea, haien lekukotasuna biltzea, gizartearen zati handi baten axolagabetasunarekin bukatzea, memoria eskubidea berreskuratzea eta justizia dira Lesa Humanidad dokumentalaren helburu nagusiak. Justizia unibertsal eta memoria historikoaren aldeko filma dugu hau.

Zer gertatzen da giza eskubideak denbora luzez eta sistematikoki errespetatzen ez direnean? Are gehiago, genozidio delitu hauek duela gutxi gertatu balira, genozidak babesten dituen legeak onartzen dituen inguru demokratiko batean? Legedi unibertsala babesgabetasuna sentitu duten eta giza-askatasuna ukatu dieten biktima hauen alde egiten duten lege berriak sustatzen dituen motorea izan liteke.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Héctor Faver
  • Argazkigintza: Gerardo Gormezano
  • Musika: Lito Vitale
  • Parte-hartzaileak: Chato Galante, Baltasar Garzón, Soledad Luque, Gerardo Pisarello, Emilio Silva, Carlos Slepoy y Joan Tardà.
  • Hizkuntza: katalana, gaztelera, frantsesa eta yiddisha gaztelerazko azpitituluekin
  • Iraupena: 98 minutu

Bilatzailea