Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Morroia

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko martxoaren 21a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Thommy, Keralatik etorritako langile kristaua, bere nagusi oldarkor eta tiraniko Bhaskara Pattelar-en morroi zintzoa da. Hari bere familia zein identitate propioa eskeiniko dio. Thommyk bere nagusiaren agindu guztiak beteko ditu, bere emaztea haren desira sexual sadikoak betetzeko eskeiniko du, edota Pattelarren emazte adeitsua hil. Ekintza guzti hauen ondorioz, Patellarrek oihanera ihes egin beharko du eta Thommy honen atzetik joango da. Han, ordea, Pattelar hilko dute eta Thommyk bere esklabutza bizia alde batera utziko du, bere nagusiaren arma, honen indarraren símbolo, ibaira botaz. Azkenean Thommyk bere askatasunaz gozatuko du.

Filma Paul Zacharia idazle malaysieraren eleberri Bhaskara Pattelarum Ente Jeevithavum cinema adaptazioa da. Patela Shekhara Gowda, ezizenez Shiradi Shekhara, egiazko pertsonaian oinarritzen da filma. Zachariasek, Shiradi Mangalore herrian, Karnatakan, ezagutu zuen honen istorioa. Vidheyanek giza esklabutzaren eta erabateko boterearen inguruko perspektiba ikaragarria aurkezten du. Infernuaren irudikapena da, kristau bekatari ahul eta damutu baten begietan. Honen bidaia bere nagusiarenari lotuta dago. Thommyren alderdi kristaua ez da garrantzirik gabeko datua istorioan. Gopalakrishnan-ek infernua irudikatu nahi du, zentzu biblikoan. Filma atera ostean, Adoor eta Zachariasen artean liskarrak egon ziren, azken honek istorioa hindu nazionalismoarekin kutsatu izana leporatzen baitzion.

Vidheyan, India, 1993

  • Zuzendaritza eta gidoia: Adoor Gopalakrishnan.
  • Argazkigintza: A. Ravi Varman(C)
  • Musika: Vijay Bhaskar, Devadas, Krishnanunnu
  • Antzezleak: M. R. Gopakumar, Mammootty, Tanvi Azmi, Sabitha Anan, Babu Namboothiri, P. C. Soman, Ravi Vallathol.
  • Hizkuntza: Malayalam, Kannada gaztelerazko azpitituluekin
  • Iraupena: 112 minutu

Bilatzailea