Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Moldeen eta erreproduzkioen lantegia

Moldeak sortzeko harremanetan dauden teknikak garatzeko, ezinbestekoa da eskuekin lan egiteko trebetasuna, trebetasun espazialak eta kognitiboak izatea.

Nafarroako edozein etapetako irakasleei zuzendutako ikastaro honetan, errealitatea behatzea, zatitzea, irudikatzea, erreproduzitzea, eraldatzea… nahi da. Moldeak sortzeko tekniken bidez, berez ikasteko estrategiak direnak ikasiko dira.

Irakasleek teknika hauek erabilita, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak aberastu ditzakete, izan ere baliabide hauek hainbat ikaskuntza eremurekin lotu daitezke, arte plastikoekin ez, ezik, gizarte eta natur zientziekin ere bai.

Metodologia:

Saioek izaera praktikoa izango dute.

Lantegi honetan, moldeak husteko teknika desberdinak jarriko dira praktikan.

Gehienbat, eskuragai dauden materialak eta balio baxukoak erabiliko dira, besteak, beste, kartoia, igeltsua, plastilina edo buztina sorkuntza prozesuak modu errazean ikasgelara eraman ahal izateko. Sukaldaritzan erabili daitezken silikonazko pieza txiki batzuk ere eginen dira

Ez da behar aurrezagutzarik izatea. Proposatzen diren ariketak hezkuntza maila desberdinetara egokitu daitezke ikasgelan erabiltzeko.

  • Lekua:  Uharteko Arte Garaikide Zentroa
  • Datak: Martxoak 14, 15, 19, 22, 26 eta 27
  • Orduak:  17:00etatik, 19:30era
  • Iraupena:  15 orduko ziurtagiria eginen da
  • Hizkuntza:  Gaztelera
  • Plaza kopurua:  15, gutxieneko partaide kopurua, 8

Izen emateak aurki egonen dira prest ILZ-ko webgunean, bien bitartean, edozein zalantza zuduelarik idatzi, educacion@centrohuarte.es helbidera

Javier Murilloren inguruan

Duela 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin, fauna basatiaren deskribapen lana egin ohi du naturalista baten ikuspuntutik garatutako animalien erreprodukzioekin. Bere obra, hezkuntza eta dibulgazioari begira garatua da, batik bat, modelatze teknikan oinarritzen delarik. Moldeak egiteko eta hustuketa tekniken eta materialen inguruko esperientzia zabala du, bai material klasikoak erabiliz, igeltsua, buztina, kartoia, edo material mota berriagoak erabiliz silikonak, poliesterra, erretxina, argizariak, etab

Hurrengo saioak

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 5a, astelehena - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 6a, asteartea - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 12a, astelehena - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 13a, asteartea - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 19a, astelehena - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 22a, osteguna - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 26a, astelehena - 17.00etan

Huarte Zentroa - Uharte

2018ko martxoaren 27a, asteartea - 17.00etan

Bilatzailea