Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Danok Taldea. 1966-1967

Nafarroako Museoa - Iruña

2018/03/10 - 2018/05/27

Nafarroako Museoak “Danok Taldea. 1966-1967: Modernitate osatugabea” erakusketa eskainiko du, Nafarroako garai hartako arte-munduko 27 artistaren 40 lanez osatua.

Amaieran guztiz buru ematera iritsi ez zen saiakera izan zen mugimendu hau, Nafarroako inguruko artistak abangoardia-talde batean biltzekoa, Gipuzkoako Gaur, Bizkaiko Emen eta Arabako Orain taldeen modura. Nafarroan, Danok izena jasoko zuen talde honek. Azken hau ia-ia ez zen izatera iritsi ere, fruiturik eman ez zuen saiakera izan zen eta oso gutxi ezagutu da haren inguruan. Taldearen eta berau osatu zuten artisten berrikuspen kritikoa da erakusketa, eta baita Euskal Eskolako arte-taldeen proiektuari lotutako ekimena sustatu zuten zirkunstantziena ere, funtsean Jorge Oteizak bultzatua, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako beste artista batzuekin batera.

Erakusketa dela bide, katalogo bat argitaratu da, non Balda eta Fernando Golvanoren testuak jasotzen diren, erakutsitako obra guztiekin batera, Elena Moreno Jordanaren diseinu batekin. Katalogo hori 15 eurotan egongo da salgai.

Erakusketaren edukia

Obra eta dokumentuak iturri hauetakoak dira: Nafarroako Museoa, Nafarroako Liburutegia-Gordailu Legala, Nafarroako Jauregia, Caja Navarra Fundazioa, Lazkaoko Beneditarren Fundazioa, Iruneko Udala eta hainbat eta hainbat partikular, horietako gehienak artistak berak edo haien familiartekoak.

Danok taldearen bat izango ziren Nafarroako artisten lanek osatzen dute erakusketa hein handi batean, Jorge Oteizaren aipatu dokumentuaren eta beste iturri batzuen arabera, zeinen artean: José Ulibarrena, Isabel Baquedano, Julio Martín Caro, José M.ª Ascunce, Gloria Ferrer, José Antonio Eslava, Xabier Morrás, Jesús Lasterra, César Muñoz Sola, Salvador Beunza, Juan Miguel Echeverría, Pedro Osés (zeinen obra bat erakusten den, Juan José Aquerretarekin elkarlanean egina), Eugenio Menaya, Narciso Rota, Miguel Echauri, Mariano Sinués eta Pedro Manterola.

Horiei gehitu behar zaizkie Emen eta Orain taldeetako artisten lanak, zeinak Nafarroako Museora bidali ziren, pentsatzekoa denez, 1967ko erakusketaren parte izateko, azkenean ospatu ez zena. Hauek izan ziren artista horiek: Carmelo Ortiz de Elguea, Joaquín Fraile, Juan Mieg eta Alberto Schommer, Orain taldekoak; eta José Ignacio Andreu, Inazio Urrutia, María Dapena eta Gabriel Ramos Uranga, Emen taldekoak. Jorge Oteizaren eskultura bat ere erakusten da (Gaur taldea).

Garaia dokumentatu eta testuinguruan jartzeko, gai desberdinetako kartelak ere erakusten dira, eta zenbait dokumentazio jasotzen duten bi beira-arasa ere jarri dira.

Erakusketaren inguruko kultura-programazioa

Igandea, martxoak 11, 12:30.

Javier Balda erakusketako komisarioak gidatutako bisita.

Asteazkena, martxoak 21, 19:00.

Mahai-ingurua artista eta ikertzaileen parte-hartzearekin. Javier Balda erakusketako komisarioak moderatua.

Asteartea, apirilak 17, 19:00.

Los grupos de la Escuela Vasca, la invención de una vanguardia tardía. Hitzaldia Fernando Golvano arte-kritikariaren eta erakusketa-komisarioaren eskutik.

Asteazkena, maiatzak 9, 19:00.

Poesía en el tiempo de la Escuela Vasca (1960-1968). Irakurketa Gabriel Insausti idazle, itzultzaile eta Nafarroako Unibertsitateko literatura-irakaslearen eskutik.

Aste Santuko haurrentzako tailerrak: apirilaren 3tik 6ra. Bitartean taldearen eskutik. Informazioa laster eskuragarri Museoko webgunean.

Ekintza guztiak doakoak izango dira eta sarrera librea izango dute, lekua bete arte, haurrentzako tailerrak salbu.

Bilatzailea