es | eu

Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Tresna teknologikoak erabiliz proiektu artistikoak egiteko lantegia

Huarte Zentroa

2018/02/17

Martxoa eta maiatza artean 8 ostiraletan Tresna teknologikoen bidez proiektu artistikoak aratzeko, artista eta ingeniarien arteko elkarlanean eta ikerketan oinarritutako lantegia. MedialLab-Pradon garatutako elkarlanerako “Interactivos?” prototipatuan medialab-prado.es/interactivos, oinarritua dago bertako testuingurura eta baliabideetara egokitua baina teknologia eta sorkuntza prozesuen elkarlanerako izaera mantenduz.

Lantegi hau PBL metodologia bidez, parte hartzaileek teknika artistikoen inguruan eta tresna teknologikoen inguruan lantalde gisa ikasteko planteatzen da. Ikasketa proiektuetan oinarritzen da eta artista eta ingeniariz osatutako taldeek egindako elkarlan proiektuetan.

Zortzi astez garatuko den lantegia hasteko, partaide guztien artean gai komun bat aukeratuko da. Miaketa eta jakintza trukaketaren bidez, oinarri teknologikoa duten proiektu artistikoak eratuko dira. Artistek, ingeniarien laguntzarekin, teknologia ikertuko dute, eta ingeniariek, artisten laguntzarekin kontzeptu artistikoak ikertuko dituzte.

Amaieran, aurkezpen publiko bat egingo da garatutako proiektua erakusteko.

NORI ZUZENDUA DAGO?

Ikasle, hezitzaile eta formakuntza edo esperientzia artistikoa, teknologikoa edo humanitateetako duten profesionalei eta amateurrei zuzendua.

Gehienez 10 lagun.

DATA ETA ORDUAK

Martxoa, apirila eta maiatzeko ostiraletan, 8 saio.

Ostiraletan 15:30etik, 19:30era

IZEN EMATEAK

Izen-emate kuota: 20€

Webguneko  formularioa bete behar da martxoaren 2a baino lehen:

Martxoaren 4an parte-hartzaile hautaketa jakinaraziko da.

XYZ lantegiaren inguruko informazioa

OSCAR ARDAIZEN INGURUAN

Ingeniaritza Informatikoko irakaslea da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Bere lan zientifiko eta dibulgaziokoak blog honetan argitaratzen ditu: beyondaround.wordpress.com

Medialab Pradoko Balloonizer, proiektu artistikoa garatu zuen “Interactivos?-en  comunidad.medialab-prado.es/es/groups/balloonizer

Teknotratikana Iruñerriako artista teknologikoek osatzen duten kolektiboko kidea da, bi urtean behin, topaketa bat antolatzen dute:  teknotrakitana.wordpress.com

Bilatzailea