Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Llueven vacas

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko martxoaren 8a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €


Saio bereziak

Llueven vacas,-ek espainiar zinema barruko pertsona ospetsuenak genero indarkeriaren inguruan hitz egitera biltzen dituen filma da, biolentzia beharrean metaforak erabiliz. Aktore guztiek Margarita eta Fernando irudikatzen dituzte, guztiak baitira Margarita eta Fernando, gizon eta emakume, elkar bizi den bikotea, hark agindu eta emakumeak men egiten duelarik.

Inposatutako rol hauetan oinarrituta, Fernandok joko moduko bat proposatuko du, errealitatea aldatuz eta Margaritak bere erabaki guztiak onartzen dituelarik. Hala izanda, “joko” honen kontrola galduko dute.

Genero indarkeriaren inguruko zenbakiak gogorarazteko film garrantzitsua da hau. Espainia ia 900 hilketa izan dira azkeneko 13 urteotan, eta 53.000 emakumek baino gehio tratu txarrak jasan dituzte. Zorigaitzez, zenbaki hauek gora egiten dute.

  • Zuzendaritza: Fran Arráez
  • Gidoia: Fran Arraéz eta Carlos Be (bere antzezlanean oinarrituta).
  • Argazkigintza: Maysun (C)
  • Musika: Flavio Villani
  • Antzezleak: Maribel Verdú, María Barranco, Victor Clavijo, Laia Marull, Gemma Charines, Secun De la Rosa, Asier Etxeandía, Eduardo Noriega, Sergio Peris-Mencheta, Pedro Miguel Martínez, Carmen Mayordomo.
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Iraupena: 76 minutu

Bilatzailea